Aiztondoko Pilota Topaketen finalak, apirilaren 13an

Aiurri 2019ko api. 8a, 13:14

Aiztondoko pilota txapelketako finalak jokatuko dituzte larunbatean Larraulgo pilotalekuan. 16:00etan hasiko dira partidak. Eskuz eta palaz lehiatuko dira pilotari gazteak. Eskualdean barrena jokatu dira topaketako partidak, giro ederrean eta larunbatean emango zaio amaiera ekimenari.

Larunbat honetan, apirilak 13, jokatuko dira Aiztondoko XXII. Pilota Topaketako finalak. Otsailean hasi zen topaketa eta 5 mailatan jokatu da aurtengo ekitaldian.
 
Ligaxkako partidak topaketa antolatzen duten herrietan jokatu dira: Adunan, Amasa-Villabonan, Asteasun, Larraulen, Alkizan eta Zizurkilen. Laurraulen 16:00etan hasiko diren finaletan lehenik aurrebenjaminek jokatuko dute  eta jarraian arituko dira  benjaminak, alebin neskak palaz, infantil neskak palaz eta alebinak eskuz. Aurtengoan 125 pilotarik parte hartu dute.
 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!