Udaleku irekietarako izen-ematea, zabaltzear

Aiurri 2019ko api. 9a, 11:39
Iazko udalekuetan ateratako irudiak

Aduna, Alkiza eta Larraulgo udaleku irekietan parte hartzeko izen-ematea zabalik egongo da apirilaren 10etik maiatzaren 10era. Ludoteka zerbitzua ere antolatuko dute 3 eta 6 urte arteko txikientzat.

Ludoteka (3-6 urte)

Ordutegia: 09:00-13:30 edo 09:30-13:00, aukeran.

Udalekuak (6-12 urte)

Hiru herrietako haurrak elkarrekin ibiliko dira.

Ordutegia: 09:00-13:30 edo 09:30-13:00, aukeran.

Aritzalekuko kanpinean gaua pasatzeko aukera izango dute (20 euro).

Prezioa:

Ordutegi luzea: 110 euro (bigarren seme-alaba 95 euro).

Ordutegi motza: 80 euro (bigarren seme-alaba 65 euro).

Izena emateko epea: Apirilak 10-maiatzak 10 (biak barne).

Informazio gehiago:

Aduna: 943 692 689 edo kultura@aduna.eus

Larraul: 634 289 327 edo kultura@larraul.eus

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!