Aduna
18:30 Dultzaina audizioa Loatzo musika eskolaren eskutik.
20:00 Afari herrikoia, Txulobi eta inguruan. Udalak, mahaiak eta aulkiak jarriko ditu. Janaria eta edaria norberak berea San Juan bezperan egiten den moduan.
22:00 Txiste txapelketa, bi txiste kontatu behar ditu parte-hartzaile bakoitzak. Ondoren, parranda.
02:30 Korrika badator suziria. Lekukoa eramango dutenek beraien lekuetara joan beharko dute.
Amasa-Villabona
18:00 Patxin eta Potxin pailazoak, Berdura plazan.
19:00 Erraldoi eta buruhandiak, Besamotza konpartsarekin eta Loatzoko musikariekin.
21:30 Afari herrikoia plazan. Jatekoa norberak eraman behar du. Edateko sagardoa egongo da. Izen-emateko azken eguna apirilak 11: afariakorrika@gmail.com
22:30 Bertso-saioa: Ander Goikoetxea, Beñat Iguaran, Beñat Karrera, Iñaki Otaegi, Maddi Aiestaran eta Haritz Mujika. Gai-jartzaile: Amaia Agirre.
00:00 Elektrotrapo elektrotxarangarekin kalejira.
01:30 Kontzertua Gaztetxean, Onddo Gazte asanbladaren eskutik.
03:29 Korrika.
Andoain
19:00 Kantujira kalez kale.
21:30 Afaria eta musika Basteron.
01:00 Kalejira herrian barrena.
02:30 Korrika Andoainera iritsiko da.
Zizurkil
21:30 Korrika-afaria Joxe Arregi plazan. Afalondoren, peto-banaketa Korrikaren lekukoa eramango duten herriko elkarte eta eragile guztien artean. Klika! dantza-ikuskizuna: DANCE HALL eta EUSKAL DANTZAren fusioa.
00:00-02:45 Musika eta dantza OIZEDER MAIO DJarekin.
03:20 KLIKA!!! KORRIKA!!! Adunako aldapan Lekukoa hartuko dute zizurkildarrek eta 03:29 Zubimusu zubian pasako die lekukoa billabonatarrei.