Lan mundurako sarbidea, eskualdean eta euskaraz

Ikas-prozesua euskalduntzeaz aparte, lan prestakuntza ere euskalduntzeko bidean, Lanbide Heziketako elkarteek eta erakunde publikoek egindako lanari esker, besteak beste. Hortaz, hurrengo ikasturtean ere, euskaraz ikasteko hamaika aukera izango da.

PUBLI ERREPORTAJEA ESKUALDEA

"Lanbide Heziketa mundua enpresa munduarekin dago erabat erlazionatuta, eta en-presa mundua nahiko erdalduna izan da", onartzen du Ainitze Blancok, Hernaniko Lanbide Heziketako zuzendari eta Laneki Lanbide Heziketa indartu eta hobetzeko Elkar-teko lehendakariak. 

Errealitate hori aldatzeko sortu zuten, hain zuzen, Elkarte hura 2001. urtean, Ikaslan Gipuzkoa, Ikaslan Bizkaia, Ikaslan Araba eta Hetel elkarteen artean.  "Lanbide heziketaren euskalduntzea" zuen helburu, eta horretan dihardute, besteak beste, Buruntzaldeako Udalen laguntzari esker.

Ikas materiala

Bide horretan, ikasmateriala euskaratzeari ekin zioten, izan ere, "arazoa zen, baita ere, material asko gaztelania hu--tsean zegoela, eta euskarazko eskolak ematerakoan, oztopatu egiten zuen", dio Blancok. Horri esker, egun 24 arlo profesionaletako 801 ikasmaterial daude euskaratuta www.jakinbai.eus web-orrian.

Horrekin batera, Lanbide Heziketako hiztegia ere jarri zuen martxan Laneki elkarteak 2010. urtean. 2017an hiztegi kolaboratibo bihurtu zuten, eta horri esker, dagoeneko 11.000 termino jasotzen ditu, hau ere, Lanbide Heziketa euskaraz ikastea errazteko.

Aurreneko oztopoan, beraz, la-guntzen ari da Laneki elkartea, baina bigarren pauso bat ere beharrezkoa da ikas-prozesu osoa euskalduntze aldera: "oso garrantzitsua da ikasle euskaldunei aukera ematea praktikak ere euskaraz egiteko". Ez bakarrik ikaslearentzat be-ra-rentzat: "era berean, gizartean nabaritu egiten da hori", onartzen du Hernaniko Lan-bide Heziketako zuzendariak.

Horrek datuetan eragin zu-ze-na dauka. Egun ikasleen %40-ak euskaraz ikasten du Lanbide Heziketan, eta kopuru hori are altuagoa izateko, lanean ari dira eskualdeko Udalak. 

Ikasketen alderdi praktikoa ere, datuak positiboak direla onartzen du Lanekiko lehendakariak: «Lantokiko Presta-kun-tza egiten duten ikasleen %62,74ak euskaraz egiten du, eta Duala egiten ari diren ikas-leen %52,24ak egiten du euskaraz». 

Prestakuntza horretan jarri du indarra azken urteotan Gipuzkoako Foru Aldundiak: «Hizkuntza Berdintasuneko zuzendaritza nagusiak lantokietan prestakuntza aldiak euskaraz egiteko diru-laguntzak ematen dizkie hala eskatzen duten enpresei». Zehazki, 2018an, lurraldeko 90 enpresek jaso zuten laguntza, guztira, 72.000 euro. Baina ez da kopuru kontua bakarrik; "enpresak kontzien-tziatuagoak daude", dio Hernaniko Lanbide Heziketako zuzendariak.

Jaurlaritzaren bultzada

Lanekik materialarekin egiten duen lanaren, eta Aldundia prestakuntza euskalduntzeko egiten ari den indarrarekin bakarrik ez, Eusko Jaur-la-ritza ere «bultzada» ematen ari da ikas-prozesua euskaraz iza-teko, Ainitze Blancoren us-tez. Baita eskualdeko Udalak ere, urtero animatzen baitituzte ikasleak euskaraz ikastera.

Horren islada da, hain zuzen, A eta D ereduen artean dagoen B+ ereduaren ezarpena: "honen arabera, talde bakarra dago euskaraz eta gaztelaniaz ikasle euskaldun eta erdaldunekin. Gai batzuetan bikoiztu egiten dira, eta orduan, euskaldunek dagoeneko bermatuta daukate gai batzuk euskaraz egitea". B ereduaren arazoetako bati aurre egitea da arrazoietako bat, gaztelaniaren presentzia gutxitzea; eta bide batez, "ikasleak animatzea D ereduan izena ematen".

Izan ere, Urnietako Sales-tar ikastetxearen iritziz, "DBH edo Batxilergoa euskaraz ikasi duen ikasle batek eskubidea dauka bere formakuntzarekin euskaraz jarraitzeko". 

Ikastetxe berria, Lasarte-Orian

Euskaraz ikasteko aukera za-baltzea da helburua, beraz; eta horretan, aurrerapausoa ere egin dute Buruntzaldean. Au-rretik zeuden ikastetxeei beste bat gehitu baitzitzaien aurreko ikasturtean: EAGI Gipuzkoako Eraikuntza Eskola.

Hortaz, egun, bost ikastetxeetan ikasi daiteke Lanbide Heziketa D eta B ereduetan: Andoaingo Leizaran institutuan eta La Salle Berrozpe ikastetxean; Hernaniko Lanbide Heziketa institutuan; Usurbilgo Lanbide Eskolan; Urnietako Salestar ikastetxean; eta Lasarte-Oriako EAGIn. 

Azkena eraikuntza formakuntza eskaintzen duen Gipuzkoako ikastetxe bakarra da. Erdi-mailako bi ziklo eta goi-mailako beste bat eskaintzen dituzte: "lan ikaragarria dago, eta oso ikasle gutxi", dio Lidia Alcerreca ikastetxeko zuzendariak. 

D eredua eskualdean

Andoain 

Leizaran Institutua

Goi maila: gizarteratzea.

leizaran.hezkuntza.net. | 943 899 259.

La Salle-Berrozpe

 Goi maila: fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa.

lasalleberrozpe.eus. | 943 590 557.

Hernani

Erdi maila: mantentze-lan elektromekanikoa.

Goi maila: sistema elektroteknikoak eta automatizatuak; fabrikazio mekanikoko diseinua; animazio soziokulturala eta turistikoa.

hernanilanh.hezkuntza.net. | 943 551 958.

Usurbil

Erdi maila: administrazio kudeaketa, instalazio elektriko eta automatikoak; mekanizazioa; hozteko eta girotzeko instalazioak; beroa sortzeko instalazioak.

Goi maila: administrazioa eta finantzak; automatizazioa eta robotika industriala; energia eraginkortasuna eta eguzkia-energia termikoa; fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa; instalazio termiko eta fluidoen mantenimendua.

lhusurbil.eus. | 943 364 600.

Lasarte-Oria

EAGI

Erdi maila: Eraikuntzako teknikaria eta Barruko obrak, dekorazioa eta birgaitzeko teknikaria.

Goi maila: Eraikuntza-Obrak antolatzeko eta kontrolatzeko goi-mailako teknikaria.

eagi.eus. | 943 56 92 22. | eagi@eagi.eus.

Urnieta

Salesiarrak

urnietakosalesiarrak.com. | 943 551 789.

 

"Honek balio izan dit, berriro ere, euskararen munduan murgiltzeko"

VERONICA SANCHEZ IKASLEA

Animazio Soziokulturala eta Turistikoa goi-mailako zikloko praktikak burutzen ari da Veronica Sanchez urnietarra bertako Magale ikastetxean

Hernaniko Lanbide Heziketan Anima-zio Soziokulturala eta turistikoa goi-mailako zikloaren zati teorikoa osatuta, praktiketan dago egun Veronica Sanchez urnietarra, hain zuzen, bere herriko Magale Ikastetxean (Presen-tacion de Maria ikastetxea zena). 

Gaztelania du ama hizkuntza, eta eskolan ikasi du euskara: "Lehen Hez-kuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza euskaraz ikasi nituen, eta ondoren, Batxilergoa, gaztelaniaz. Ho-nek balio izan dit, berriro ere, euskararen munduan murgiltzeko", azaltzen du ikasle urnietarrak, pozik. 

Izan ere, onartzen du: "nire ama hizkuntza gaztelania denez, asko kostatzen zait euskaraz hitz egitea, eta hitz egiten ez baduzu, joera galtzen duzu". 

Hain zuzen, hori saihestea izan da Sanchezen helburua: "hizkuntza ez badugu galdu nahi Lanbide Heziketa euskaraz egitea aukera paregabea da». Baita lanerako ere: «hemen bizi eta lan egin nahi baduzu, beharrezkoa da".

 

“Gurean ikasle gehiago balego, denak lanarekin aterako lirateke”

LIDIA ALCERRECA ZUZENDARIA

Aurreneko ikasturtea izan zuen EAGI ikastetxeak, Lasarte-Orian. Hiru ziklotatik D ereduan bakarra osatzea lortu dute ikasturte honetan, 25 urte Altzan egin ondoren. Aurreko ikasturtean hasi zuen ibilbidea EAGI Gipuzkoako Eraikuntza Eskolak "Lanbidek hutsik zeukan erai-kinean", azaldu du Lidia Alcerreca ikas-tetxeko zuzendariak.

Eraikuntzaren bueltan zi-kloak eskaintzen dituen Gipuzkoako ikaste-txe bakarra da. Hiru eskaintzen dituzte. Erdi-mailako bi: Eraikuntza teknikaria eta Barruko obrak, dekorazioa eta birgaitzeko teknikaria. Eta goi-mailako bat: obrak antolatzeko eta kontrolatzeko goi-mailako teknikaria. Nahiz eta D eredua eskaintzen duten, taldea ez da beti sortzen. Aurten, goi-mailako zikloa atera da D ereduan; eta erdi-mailakoak, aldiz, A ereduan. Dena den, "giro euskalduna» dagoela onartzen du: "irakasleen %95a euskalduna da". 

Arazoa, ordea, beste bat da: "lan ikaragarria dago, eta ikasle gutxi. Gurean ikasle gehiago balego, denak lanarekin aterako lirateke". Eta horietako zenbaitetan, "euskara beharrezkoa da", dio Alcerrecak. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!