Herriarteko txapelketa maiatzean abiatuko da

Jon Ander Ubeda 2019ko api. 16a, 08:56
Nora Mendizabal eta Nora Mendizabal iazko Herriartekoan, Andoain-Zizurkil partidan.

Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan 19 herrik eman du izena eskuko lehian, 16 ariko dira gomazko paletaz, 8 pala motzez eta larruzko paletaz eta 4 zesta-puntaz. Tartean dira Aduna, Amasa-Villabona, Andoain eta Asteasu herriak.  

Parte hartzaileena Andoain izango da, lau txapelketatik hirutan parte hartzekoa baita. Iaz Andoaingo taldea albiste iturri bilakatu zen, Nora Mendizabalek Herriartekoan parte hartu baitzuen. Gipuzkoako Herriartekoan parte hartzen zuen lehen emakumezkoa izan zen.

Maiatzeko lehen asteburuan hasiko da txapelketa. 

ESKUA: Aduna, Aia, Altzo, Amasa-Villabona, Andoain, Aretxabaleta, Asteasu, Astigarraga, Ataun, Azkoitia, Azpeitia, Bergara, Bidania-Goiatz, Donostia, Hernani, Oiartzun, Oñati, Tolosa eta Zestoa.

GOMAZKO PALETA: Aia, Andoain, Anoeta, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Donostia, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Irun, Mutriku, Soraluze, Tolosa, Usurbil eta Zumaia.

PALA MOTZA ETA LARRUZKO PALETA: Andoain, Deba, Donostia, Errenteria, Lazkao, Oiartzun, Olaberria eta Ordizia.

ZESTA-PUNTA: Donostia, Hondarribia, Mutriku eta Zumaia.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!