Amasa-Villabona, Aduna eta Andoain Gipuzkoako Herriarteko lehen kanporaketan arituko dira

Aiurri 2019ko api. 21a, 10:27
Andoaingo nagusiak herriartekoan, 2014ko edizioan.

Amasa-Villabona-Andoain eta Aduna-Bergara izango dira eskuzko txapelketaren lehen kanporaketak. Maiatzeko lehen asteburuan Villabonan eta Adunan joanekoa jokatuko da, eta itzulikoa astebete beranduago Andoainen eta Bergaran. 

Asteasuko taldea maiatzaren 19an sartuko da lehian, maiatzaren 19an. Zestoa eta Aretxabaleta taldeen arteko garailearen aurka lehiatuko da. Eskuzkoa ez da jarduera bakarra izango.

Palan eta goman Andoain-Errenteria lehiak jokatuko dira.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!