Kalean da Aiurri aldizkariaren 537. zenbakia

Aiurri 2019ko api. 25a, 11:59

Elkarrizketaren tartean, Naizen elkarteko Asier Mariezkurrena eta Ederne Belamendiak euren semeekin bizitutako esperientziaz hitz egingo dute; alua duten mutilak dira eta haiekin batera egin duten bidea izango dute mintzagai.

Erreportaje nagusian, berriki Andoainen eraitsitako Barriolaenea etxeari eskaini zaio; pareta horiek gordetako historia ekarriko da gogora. Herriz herriko sailean, besteak beste, Zizurkilen bizi den Edurne Zudaireri eginiko elkarrizketarekin, autismoaren gaia plazaratuko da. Euren alaba Enararen kasua kontatu du barru-barrutik. Datorren igandean Villabonan izango den Beertoki Garagardo Azokak ere izango du tartea, baita Zizurkilen maiatzaren 11n egingo den erraldoien topaketak ere.

Jarraian gai-zerrenda osorik:

  • Txomin Garmendiaren iritzi-zutabea: "Beizamatar baten gorantzan".
  • Elkarrizketa: Naizen elkarteko Asier Mariezkurrena eta Ederne Belamendia.
  • Erreportajea: Barriolaenea etxearen eraisteak gordetzen duen historia.
  • Amasa-Villabona: Beertoki, azoka baino askoz gehiago. 
  • Zizurkil: Erraldoien topaketa ikusgarria.
  • Asteau: Sartaguda eta Asteasu, oroimenak batuta.
  • Irudiz irudi: Andoaingo ikuspegia.
  • Zizurkil: Edurne Zudaire, autismoaren inguruan.
  • Eskualdea: Nekazaritza hizpide / Gipuzkoa Bertsotan, sailkapen fasea / Korrikako irudiak.
  • Plazan bazan, txikienentzako eskulanen txokoa.
  • Gaizka Ezeiza, 2020 Kilometroak jaiaren koordinatzailea.
  • Agenda.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!