Espainiako Kongresurako hauteskundeak 2019

Hauteskunde Orokorrak igande honetan

Jon Ander Ubeda 2019ko api. 26a, 18:27
Hamabi hautagaitza aurkeztuko dira apirilaren 28an.

Igandean Kongresurako eta Senaturako ordezkariak aukeratu behar dira. Jarraian, igandeko hauteskundeei buruzko hainbat datu argigarri. Aiurrik jarraipen berezia egingo du igande gauean.

Espainiako Gorteetarako ordezkariak aukeratu behar dira igande honetan, eta gipuzkoarrek hamabi hautagaien artean botoa nori eman erabaki beharko dute. Espainia osoan botoa emateko eskubidea izango dute 36.893.976 pertsonek, eta horietatik 2.093.977 atzerrian bizi dira. 18 urte bete eta gero, 1.157.196 gaztek lehen aldiz botoa emateko aukera izango dute.

Gipuzkoako erroldari erreparatuta 583.748 pertsonek botoa emateko aukera izango dute, eta horietatik 27.478 pertsona atzerrian bizi dira. INE estatistikarako erakundeak emandako datuen arabera Gipuzkoako 88 herrialdeetan 846 hautes-mahai ipiniko dituzte, 285 lokal edo egoitza ezberdinetan.

Errolda herriz herri:

  • Aduna: 372 (17 atzerrian).

  • Amasa-Villabona: 4.468 (120 atzerrian).

  • Andoain: 11.651 (307 atzerrian).

  • Asteasu: 1.223 (67 atzerrian).

  • Larraul: 212 (28 atzerrian).

  • Urnieta: 4.855 (102 atzerrian).

  • Zizurkil: 2.337 (79 atzerrian). 

Hamabi hautagaitza Espainiako Kongresura

Kongresua 350 diputatuz osatuta dago, 52 probintzia ezberdinetatik aukeratzen direnak. Gipuzkoatik 6 ordezkari joango dira Madrilera, Arabatik 4 eta Bizkaitik 8. Botu-emaileek Gipuzkoako ordezkariak hamabi hautagai hauen artetik aukeratuko dituzte:

  • EH Bildu: Mertxe Aizpurua Arzallus.

  • EAJ-PNV: Joseba Andoni Agirretxea Urresti.

  • PSE-EE: Odon Elorza Gonzalez.

  • Elkarrekin Podemos (Podemos-IU-EQUO): Pilar Garrido Gutiérrez.

  • PP: Iñigo Arcauz Ascargorta.

  • Ciudadanos: Leon Jose de Adrian Gallego.

  • VOX: Juan de Dios Dávila Garijo.

  • Partido Animalista (PACMA): Ivan Ruiz Garcia.

  • Escaños en blanco-Aulki Zuriak: Daniel Lizarralde Aguirre.

  • Recortes cero: Maria Angeles Alberdi Bergareche.

  • Partido comunista de los trabajadores de España (PCTE): Jose Alberto Jimenez Gonzalez.

  • Por un mundo más justo (PUM+J): Jose Manuel Corcuera Miranda.

Bete hamabi hautagaitza Senatura

208 senatari aurkeratuko dituzte igandean, Espainia osoan. Horietatik 4 Gipuzkoako ordezkariak izango dira. Arabatik eta Bizkaitik beste 4 ordezkari gehiago aukeratuko dira.

Hainbat alderdi politiko 'exotiko':

EH Bildu, EAJ-PNV, PSE-EE, PP, Elkarrekin Podemos edota Ciudadanos alderdi politikoak aski ezagunak dira. Hedabideetan zalaparta handia sortzen ari da VOX, eta badaude lehendik ere ezagunak diren beste zenbait alderdi. Bereziki, PACMA. Eta gainerako alderdiak zer ordezkatzen dute?

  • Escaños en Blanco edo Aulki Zuriak ordezkaritza lortzeko lanean ari da, baina euren helburua eserleku hori hutsik uztea da. Boto zuriaren aldaera modukoa da, protesta egiteko modu bat. Udal hauteskundeetara aurkeztuko dira ere, besteak beste Urnietan, Usurbilen eta Gipuzkoan.

  • PCTE alderdi komunista gisa bereko PCPE alderditik sortu da, 2019ko martxoko haustura eta gero. Alderdi berria da, beraz. PCPE azken 30 urteetan hauteskunde ezberdinetara aurkeztu da.

  • Recortes cero 2014an sortu zen, Espainiako krisi ekonomiko larriaren eraginez. 115 erakunde ezberdinen batura modukoa da, sarean lan egiten ari direnak. Gizarte, kultura eta politika mailako erakundetzat definitu dira.

  • Por un mundo más justo alderdia pobreziari aurre egiteko sortu zen. Zer defendatzen dute? Besteak beste, giza eskubideak, ingurugiroa eta garapen bidean diren herrien aldeko lana.

Emaitzak eta balorazioa Aiurrin

Aiurri.eus webgunean Hauteskunde Orokorretako emaitzak jasoko dira, herriz herri. Era berean, igande gauean bertan EH Bildu, PSE-EE, EAJ-PNV eta Elkarrekin Podemos alderdietako ordezkarien adierazpenak bilduko ditugu.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!