Santakrutzak 2019

Santa Krutz eguna Andoainen eta Urnietan

Aiurri 2019ko maiatzaren 3a

2018ko Santa Krutz eguneko argazkia.

Andoainen, bereziki, egun seinalatua da gaurkoa. Baina baita Urnietan ere. Aspaldiko ohiturari jarraituz, Azkorteko ermitan meza eta erromeria ospatuko dute. Gaurko hitzordu nagusiak:

Santa Krutz eguna Andoainen

10:30 Dultzaineroen kalejira.

10:30 Ikurriñaren jaitsiera, eskopeteroak eta Olagain txistulariak alboan dituztela. Udaletxetik Santa Krutz elizaraino.

10:30 Ezpata dantza Santa Krutz elizan.

11:00 Meza.

11:30 Ezpata eta Brokel dantzak Santa Krutz elizaren parean.

11:30 Trikitilariak kaleetan zehar.

12:00 Txakoli dastaketa elizaren parean.

14:00 Auzo bazkaria Kale Nagusian. Bakoitzak bere bazkaria eraman behar du. 
Euriarekin Makaldegiko aterpean.

18:00 Elektrotxaranga Kale Nagusian.

19:00 Elkarteen arteko bakailao txapelketa Kale Nagusian.

23:00 Kontzertua: Niña Coyote & Chico Tornado eta Inoreneroni.

 

Santa Krutz eguna Urnietako Azkorten

11:00 Meza.
12:00 Herri kirol erakustaldia.
13:00 Bertsolariak: Loidisaletxe eta Angel Larrañaga. Trikitixa Olarte eta Larrañagarekin.
14:00 Bazkari herrikoia Oianumen (izen ematea: 943 55 66 83)
15:30 Bertsolariak eta trikitixa Oianume jatetxean.

Autobus zerbitzua: Azkortera bertaratu nahi duen ororentzak autobus zerbitzua egongo da Pintore kaletik 9:30-14:00 bitartean. Autobusak behar beste joan-etorri egingo ditu. Azken igoera 12:00etan egingo du.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!