Maiatzaren 15a, baserritarren eguna

Aiurri 2019ko mai. 14a, 12:49
Idi dema Asteasun, iazko San Isidro egunean.

Bihar asteazkena, maiatzak 15, San Isidro eguna da, baserritarren eguna. Baserriko lanetatik atseden hartu eta ospakizun eguna izango dute baserritar askok biharkoa. Eskualdeko herrietan, ohiturari eutsiz, hainbat ekintza antolatu da.

ASTEASU

11:30 Meza.

13:00 Erakusketa Lamiategiko aparkalekuan. 20 minutuko lanaldia bakoitzak.

  • Aitor Matxainen idi parea.
  • Itxaso Arrutiren idi parea.

14:00 Bazkaria Sarasola sagardotegian. Prezioa: 30 euro.

Jexux Mari Irazu eta Unai Agirre bertsotan. Estanga trikitilariekin erromeria.

AMASA

10:30 Meza.

11:30 Hamaiketakoa.

12:30 Iturrigoxo plazan trikitilariak eta bertsolariak.

14:30 Bazkaria.

18:00 Kalejira.

21:00 Afaria.

ANDOAIN

Andoaingo baserritarrak, bazkaltzeko bilduko dira Goiburun.

ZIZURKIL

12:00 Pilota partidak pilotalekuan.

13:15 Aizkolariak.

14:00 Bazkaria Iriarte jatetxean, bertsolari eta trikitilariekin.

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!