Donosti Cup txapelketa martxan da

Ainhoa Gil 2019ko uzt. 8a, 12:19

Martxan da Donosti Cup futbol txapelketa entzutetsua. Amasa-Villabona, Andoain, Urnieta eta Zizurkilgo futbol zelaietan ari dira jokatzen txapelketari dagozkien hainbat partida. Ikusle eta zaletu ugari hurbildu ohi da partida horiek jarraitzera.

Zizurkilgo Danena futbol zelaian aterateko argazkietan, Orioko eta Real Union arteko partidako irudiak ikus daitezke. 5 eta 1eko emaitzaz irabazi dute oriotarrek.

Añorga eta Shenandoah Valley United taldeen artekoa banako emaitzaz amaitu da. Egun osoan zehar izango dira partidak gozagarri Zizurkilgo berdegunean, eta baita eskualdeko gainerako futbol zelaietan ere. Uztailaren 13an amaituko da Donosti Cup txapelketa, eta bezpera arte izango da partidak eskualdean bertan jarraitzeko aukera.

Eskualdeko taldeak ere lehiatuko dira txapelketa entzutetsuan. Zorte on guztioi!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!