'47ak herrira' ekimenak deituta, batzar irekiak Andoainen eta Urnietan

Amaia Esnal eta Kudu Aldunberri urnietarrak eta Ekain Zubizarreta andoaindarra Herrira ekimenaren aurkako 11/13 sumarioan auziperatuko dituzte, uda ostean. Herriz herri ekimenak deitu dituzte, baita Andoainen eta Urnietan ere. Hitzorduak:

  • Uztailak 9, asteartea. Andoaingo Urigain etxean, 18:30ean hasita.
  • Uztailak 10, asteazkena. Urnietako EH Bilduren egoitzan, 19:30ean hasita.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!