100 metro karratuko saila ebaki behar zuen segalari bakoitzak. Zortzikoteko lau azkarrenak finalera igaro dira. Julen Gabirondorekin batera aritu dira finalean Iban Pardo , Mikel Lizartza eta Suharri Irazustabarrena. 100 metroko bigarren saila ebaki behar izan dute finaleko lanean, eta Gabirondo urnietarra izan da azkarrena.
Azkartasunezko txapelketan txukun ebakitzea ere oso garrantzitsua da eta lan ona egin du Gabirondok. Pardo, Lizartza eta Irazustabarrena izan dira, hurrenez hurren, txapelketako hurrengo sailkatuak.
Peio Argaia zizurkildarrak ere parte hartu du gaurko txapelketan, baina ez du lortu finalerako sailkatzea.