Gabirondo bigarren eta Etxeberria hirugarren, segalarien finalean

Xabier Lasa 2019ko uzt. 28a, 21:48

Iban Pardo zestoarra da Euskal Herriko txapeldun berria segan. Ordu beteko lanean Julen Gabirondok baino bi kilo eta erdi gehiago ebaki ditu, 3.806 kg. hain zuzen. Jokin Etxeberria hirugarren geratu da, eta Jon Otegi laugarren.

Ezustekoa gertatu da Asteasuko Bulano baserriko belardietan gaur eguardian. Bai baitzirudien txapela Gabirondo urnietarraren eta Etxeberria amasarraren artean egongo zela jokoan.

Izan ere, biek ere araututako ordua bete baino lehenago ebaki dituzte beren belar sailak; Gabirondok hiru bat minutu lehenago, Etxeberriak minutu ba lehenago. Pardok eta Otegik, ordea, dena moztu gabe amaitu dute lan saioa.

Nork belar gehiago moztea zen kontua, ez nork azkarrago egitea, eta hortik heldu da ezustekoa: Pardok 3.806 kg. ebaki ditu, Gabirondok 3.803,5 kg., eta Etxeberriak 3.765 kg. Bi kg. eta erdiko belarrak erabaki du txapela, beraz.

Azken emaitza zehazteko orduan, epaileek kontuan hartu dute Gabirondori une batean ezarri dioten zigorra (20 kilo gutxiago azken pisaketan).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!