Klubak zabaldutako oharraren arabera, astearte honetan Nautikoan, “Jokalariek gaurko jardunaldia hasiko dute erakusketa partida bat eskaintzen, bertatik egon daitezkeen pertsonen interesa pizteko eta gurera hurbilarazteko. Ikusleek klubak lehen ordutik prest duen zelaian sar daitezke eta waterpoloan aritu. Edonor animatu daiteke eta jolastera etorri. Baldintza bakarra bainujantzia ekartzea da. Nautikoan egongo den giroa jai giroa izango da. Izan ere, gure Aste Nagusiko bost egunetan zehar DJ SkyMan egongo baita gurekin”.