Erraustegiaren aurkako manifestazioa

Jon Ander Ubeda 2019ko abu. 15a, 11:13

©Ipar Haizea

Donostiako Aste Nagusiarekin bat eginez, Errausketaren aurkako kalejira antolatu dute. Eskualdetik ere hara joateko deialdia egin dute. Ipar Haizea ekimenak, besteak beste.

Ipar Haizea taldeak, esaterako, egun hauetan sentsibilizazio lana egin du herrian. Sareetan deialdiarekin bat egin dute: "Ostiralean zita berri bat dugu ardura eta osasunaren alde 18tan Bretxatik. Andoaingo kaleak apaindu ditugu inposaketa toxikoaren aurka! Denok kalera!!".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!