Gaur hasiko dira Zelatungo erromeriak

Ainhoa Gil 2019ko abu. 29a, 10:15

Erromeria, Zelatungo bordetan.

San Juan Txiki eguna ospatuko dute gaur Zelatungo bordetan. Iraileko bost igandeetan ere izango da dantzarako aukera bertan. Gaurko egunez, gainera, Zelatuneraino autoz igotzeko aukera izango da. Irailean itxi egiten dute bidea ibilgailuentzat.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!