Euskara ikastaroak, Zizurkilen eta Villabonan

Ainhoa Gil 2019ko abu. 29a, 10:46

Zizurkil eta Villabonako udalek herrian bertan euskara ikasteko aukera eskaintzen dute, beti
ere, taldeak osatzen badira. Diruz lagundutako ikastaroak dira gainera. Maila guztietako ikastaroak:
Etorri berrientzako AISA ikastaroak; oinarrizko mailako ikastaroa; 1. eta 2. hizkuntza-eskakizuna
lortzeko ikastaroak; autoikaskuntza-ikastaroak. Mintzalaguna egitasmoa ere martxan jarriko dute ikasturte berrian. Informazio gehiago, Zizurkil edota Villabonako udal bulegoetan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!