Irailaren 9an hasiko du ikasturtea Loatzo musika eskolak

Ainhoa Gil 2019ko ira. 6a, 10:23

Loatzo musika eskolako kideek jakinarazi dutenez, irailaren 9an hasiko dute ikasturtea. Zizurkil izango da salbuespen bakarra; izan ere, jaiak direla eta, irailaren 10an ekingo baitiote ikasturteari. Bestalde, musika eskolaren bulego orokorra herriz aldatu dela jakinarazi dute. Anoetako Solkorre kaleko 4. zenbakian kokatu dituzte orain. Telefono zenbaki bera mantendu dute: 943 692619. Azkenik, inork musika eskolan izena eman nahiko balu, horretarako aukera badu oraindik, bulegora deituz edo email bat bidaliz: loatzo@loatzo.eus

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!