Zanbait sagardogile hasia da dagoeneko aste honetan bilketarekin. Sagar barietateak eta landatuta dagoen zonaldeak eragiten dio sagarrari heldutasunean, baita klimak eta loraldiak ere. Aurten gutxi gorabehera astebetez aurreratu da jasotzeko momentua, iazko urtearekin alderatuta. Loratzea ere luzea izan da aurtengoan, eguzki orduek eta eguraldi onak lagunduta. Gipuzkoako Sagardogileen elkartetik jakinarazi dutenez, udako eguraldi orekatuak ere lagundu du uzta oparoaz gozatu ahal izateko.
Hainbat ekintza hartu zituen larunbateko Sagardo egunak:
Sagardoa Route – Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko kide diren 34 sagardotegik hartu zuten parte. 2018 uztaren onena eskaini zieten gerturatu direnei. Trikitixa eta bertso doinuel lagunduta zerbitzatu zituzten 8.000 botila inguru, pintxo goxoez lagunduta.
Plazako dastatzeaz gain Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak hainbat ekintza bideratu zituen: sagardogileen mendeetako ofizioa erakustera eman eta duen esanahia, sekretu ezezagunak eta balioa adierazi ahal izateko. Horren adibide da, esaterako, garai bateko eran sagardoa egitea. Sagarrak kizkia eta saskiarekin bildu, txikitu eta ondoren tolaren prentsatzea.
Eguneko momentu hunkigarriena oholtza gainean suertatu zen. Bertan, Joxe Mari eta Gabriel Lizeaga (Lizeaga Sagardotegia) eta Joxe Mari Otegi (Otegi Sagardotegia) omendu zituen Elkarteak. Elkarteko lehendakari eta juntakideen eskutik jaso zuten oroigarria. 12:30ean kopa bana eskuan egin zen brindis ofiziala. Bertan izan ziren administrazioetako ordezkariak, omenduak eta sagardogile guztiak.
Aurtengoan, bestalde, informazio orokorraren standa inoiz baino garrantzitsuagoa izan da Sagardoa Routerentzat. Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko 40 kideek 75 produktutik gora ekoizten dituzte: sagardo naturalak, apardunak, ekologikoak, kriantzak, muztio naturala, bereziak eta Euskal Sagardoa Jatorri Deitura, besteak beste.
Informazio puntu honetan, gainera, bisitariek sagardoaren inguruko tour turistikoen informazioa sakonean eskuratu ahal izan zuten. Geroz eta gehiago dira esperientzia eta produktu turistikoak eskaintzen dituzten sagardotegi eta eragileak.