Iraitz Arrospide omenduko dute Anoeta zelaian

Reala eta Atletico Madrilen arteko futbol partida hartuko du Anoeta zelaiak larunbatean, 18:30etan hasita. Zelai berritua estreinatzeko eguna izango da, gainera. Iraitz Arrospide korrikalari billabonatarrak izango du ohorezko sakea egiteko ardura. 50 kilometroko munduko txapelduna da Arrospide, eta Realeko atletismo saileko kide.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!