Bertso-saio berezia eskainiko dute irailaren 25ean, asteazkenarekin, Plazida Otaño liburutegian, 18:00etan hasita. 10 eta 14 urte arteko gazteei zuzenduta dago, eta parte-hartzailea izango da. Eskualdeko gazteak bertso eskolara gerturatzeko helburuz antolatu dute saio berezia.