Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren hirugarren final-zortzirena jokatu zen larunbatean, irailaren 21ean, Ordiziako Herriko Antzokian; final-laurdenetarako zuzeneko txartela lortu zuen Beñat Lizasok. 445 puntu lortu zuen guztira. Beraz, urriaren 20an Irunen jokatuko den final-laurdenean kantatuko du. Horrela geratu ziren Ordiziako puntuazioak:
- Beñat Lizaso Alberdi..............................445
- Asier Azpiroz Iztueta..............................423
- Ane Zuazubiskar Iñarra..........................416,5
- Manex Mujika Amunarriz......................416
- Aitor Urbieta Aizpurua...........................402,5
- Ainhoa Agirreazaldegi Rekondo............397
Atzo, irailaren 22an, berriz, laugarren final-zortzirena jokatu zen Zumaiako Aita Mari Zineman eta final-laurdenetarako txartela lortu zuen Gorka Maiz gabiriarrak, 441 puntu eskuratuta. Urriaren 26an Eibarren jokatuko den final-laurdenean kantatuko du. Hauexek Zumaiako puntuazioak:
- Gorka Maiz Alustiza.................441
- Unai Muñoa Amondarain.........434,5
- Ander Lizarralde Jimeno..........432,5
- Iñigo Gorostarzu Etxebeste......416
- Jokin Bergara Eguren...............404
- Beñat Jauregi Etxeberria..........394