Jubilatuen ibilaldi berezia, bihar

Aiurri 2019ko ira. 24a, 12:51

Inguruko herrietako jubilatuek ibilaldi berezia egingo dute bihar. Zizurkil eta Villabonako jubilatu elkarteek antolatu dute ekimena. Zizurkil eta Asteasu arteko bidea egin ondoren, hamaiketakoa egingo dute, guztiek elkarrekin, Asteasuko plazan.

Aiztondoko jubilatuez gain, Alegia, Urnieta, Amarotz eta inguruko jubilatu elkarteetako kideek hartuko dute parte ibilaldian.

Goizeko 9:20 aldera iritsiko dira inguruko herrietako jubilatuak, eta, Zizurkilgo Joxe Arregi plazan argazkia atera ondoren, 9:30ak aldera Asteasuko bidegorrian barrena abiatuko dira. 10:30-11:00 aldera hamaiketakoa egingo dute Asteasuko plazan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!