Ttonttorrez ttonttor, Villabonatik Belabietara

Ainhoa Gil 2019ko ira. 26a, 13:34

Aizkardi Mendizale Elkarteak igande honetan abiaraziko du haurrei zuzendutako Ttonttorrez ttonttor ekimena. Villabona eta Belabieta arteko ibilbidea egingo dute haur eta gaztetxoek, gurasoen laguntzaz.

09:00etan Villabonako Olaederra kiroldegitik abiatu, eta Komizar aldera joango dira ibiltariak. Belabietara igo eta Amasan barrena jaitsi ondoren, Villabonara itzuliko dira

Egun erdiko irteera izango da eta hala nahi duenak,  Komizarrera kotxez gerturatzeko aukera ere izango du.

Ezinbestekoa izango da ume bakoitza guraso edo arduradun batekin etortzea.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!