Txapela nori ematea sagardozaleen esku dagoela gogorarazi dute antolatzaileek, “Zein egokiago sagardoak dastatzeko kontsumitzailea baino? Herria izan da gaur Astigarragan urteko Sagardo txapelduna aukeratu duena. Herritar izatea eta sagardoa gustatzea da parte hartzeko baldintza nagusia: sagardoaren inguruko irrika berpiztea, horixe baita lortu nahi izan dena”. Txapelketa hau mugikorra da, urtetik urtera herri desberdinetan antolatzeko helburuarekin sortua. Edizio honetan final handia Ergobian izan bada ere, iraileko lehen bi asteetan Euskadiko lau herritan jokatu dira finalaurrekoak. Finalaurrekotako batzuk sagardo tradizio handia duten herrietan egin dira: Aduna, Lizartza edo Orio kasu. Azkena berriz Zornotzan izan da.
SAILKAPENA
2019ko irailaren 28an Ergobian (Astigarraga) jokatu den final handian ondorengoa izan da sailkapena:
- Petritegi (Astigarraga).
- Lizeaga (Astigarraga).
- Urdaira (Usurbil).
Finalistak orden alfabetikoan:
- Aburuza (Aduna).
- Akarregi (Hernani).
- Egi-Luze (Orereta).
- Gaztañaga (Andoain).
- Oiharte (Zerain).
- Rezola (Astigarraga).
- Satxota (Aia).
- Uxarte (Zornotza).
- Zabala (Aduna).
Finalaurreko bakoitzetik automatikoki sailkatutako lehen biak:
ADUNA
1. Lizeaga (Astigarraga).
2. Akarregi (Hernani).
LIZARTZA
1. Rezola (Astigarraga).
2. Egi-Luze (Orereta).
ORIO
1. Zabala (Aduna).
2. Petritegi (Astigarraga).
ZORNOTZA
1. Gaztañaga (Andoain).
2. Oiharte (Zerain).
Eskertza
Sagardoa Routek eskerrak eman nahi dizkio Astigarragako Udalari, Gipuzkoako Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari eta Hazi Fundazioari emandako babesagatik. Halaber, esker bereziak ere herriz herri lagundu diguten talde eta elkarteei: Adunako herriari, Lizartzako Txirrita elkarteari, Orioko Aldapa Elkarteari, Zornotzako Edurmendi Elkarteari eta Ergobiako elkarte kultural eta gastronomikoko kideei.