Elgoibarko Herriko Antzokian jokatu zen atzo, igandea, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azken aurreko final-zortzirena. Atzokoan ere ez zuten hutsik egin bertsozaleek, bezperatik agortuta baitzeuden sarrerak. Oholtza gainean, hurrengo seikotea kantuan:
- Ane Labaka Mayoz
- Endika Igartzabal Murua
- Eñaut Martikorena Lizaso
- Iñaki Gurrutxaga Zubimendi
- Jokin Uranga Isuskiza
- Unai Gaztelumendi Arandia
Ane Labakak lortu zuen puntu gehien, 458,5 puntu. Beraz, azaroaren 2an Azkoitian jokatuko den final-laurdenean kantatuko du. Horrela geratu ziren Elgoibarko puntuazioak:
- Ane Labaka Mayoz.......................458,5
- Jokin Uranga Isuskiza..................443,5
- Eñaut Martikorena Lizaso............437
- Iñaki Gurrutxaga Zubimendi........430
- Unai Gaztelumendi Arandia........424,5
- Endika Igartzabal Murua..............403,5
Aurkezle lanak Ane Ezenarro Beristainek egin zituen eta epaimahaiko kideak hurrengoak izan ziren: Eneritz Azkue Basurko, Karlos Ibarguren Olalde, Leire Beloki Lizarralde, Mikel Lersundi Ayestaran eta Mikel Urteaga Azkue. Idazkari lanetan, berriz, Gorka Segurola Dorronsoro aritu zen.