Singular dendak ekimenaren aurkezpenan zera diote: "Bertakoak, konprometituak, nortasun handikoak, gertukoak eta bakarrak... Bertako jendeak sortutako eta garatutako saltokiak gara. Merkataritza-eredu ezberdina mantentze helburu duten negozioak. Izaera berezia dutenak".
Gipzukoan 200 dendatik gertu dira jada, Bidaiak, jostailuak, liburuk, dekorazioa, loradendak, ardandegiak, arrandegiak, harategiak, okindegiak, kafetegiak, gozo dendak, belardendak, bitxiak, oinetakoak, arropak, entzumen zentroak, ile apaindegiak eta optikak sartzen dira ekimen horren baitan. 200 dendara iritsi nahi dute, eta Gipuzkoako eskualde guztietan aurki daitezke: Donostialdean, Goierrin, Debagoiena, Bidasoaldean, Urola Kostan, Debabarrenan eta Urola Garaian.