Buruntzaldeko ibilbideen eguna aurkeztu dute

Aiurri 2019ko urr. 4a, 18:11

Eskualdeko Udal ordezkariak Andoainen elkartu dira, Buruntzaldeko ibilbideen edizio berria aurkezteko. Datorren urriaren 13an izango da, eta eskualdean barrena ibilbide ezberdinak egiteko aukera aproposa izango da.

“Buruntzaldeko Ibilbideak” izeneko proiektuari esker, lehiatzeko ez den eta edozein publiko motarentzat egokia den jarduera fisikoa egiteko eta bere landa-ingurune naturala ezagutzeko aukera ematen dute. Buruntzaldeako ibilbideen eguna urriaren 13a izango da. 08:00ak eta 14:00ak bitartean izango da. 

Aukeran dauden ibilbideak ondoko hauek dira:

- ANDOAIN – LASARTE-ORIA (Buruntza mendia zeharkatuz edo gailurra eginda): Koloreak, urdina eta urre zaharra; 7,9 km-ko luzera du; oinez soilik egin daiteke eta mendiko oinetakoak beharrezkoak dira.

- ANDOAIN – URNIETA: Koloreak, urdina eta berdea; 4,8 km-ko luzera du; oinez edo bizikletaz egin daiteke eta kirola egiteko oinetakoak beharrezkoak dira.

- ANDOAIN – USURBIL (Andatzatik barrena): Koloreak, urdina eta laranja; 14,9 km-ko luzera du (ibilbide luzeena da); oinez soilik egin daiteke eta mendiko oinetakoak beharrezkoak dira.

- LASARTE – ORIA – URNIETA: Koloreak, urre zaharra eta berdea; 3,9 km-ko luzera du; oinez edo bizikletaz egin daiteke eta kirola egiteko oinetakoa beharrezkoa da.

- LASARTE-ORIA – USURBIL – AGINAGA: Koloreak, urre zaharra eta laranja; 9 km-ko luzera du (Santuenetik barrena Aginagako Mapil ingururaino); oinez edo bizikletaz egin daiteke eta kirola egiteko oinetakoak beharrezkoak dira.

"Buruntzaldeako ibilbideen" antolatzaileak Udalen kirol zerbitzuak (Andoain, Lasarte-Oria, Urnieta, Usurbil) izan dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!