Emaitza bikainak Danok Danena taldearentzat

Ainhoa Gil 2019ko urr. 11a, 11:24

17 urtez azpikoen Espainiako txapelketa jokatu zuten urriaren 5ean, Molins de Rei herrian. Danok Danenako Jon Kepa Kortajarena eta Aynabel Davila lehiatu ziren bertan. Lan bikaina eginda, txapeldunorde izan zen Kortajarena, seigarren postua lortu zuen Davilak.

Danok Danena taldeko kideek jakinarazi dutenez, Jon Kepa Kortajarena oso maila onean aritu zen txapelketa bikaina eginez eta Espainiako txapelketan, bigarren postuan geratu zen. "Egindako sei altxaldiak balekoak izan ziren eta bere marka hobetzea ere lortu zuen; beraz ezin gehiago eskatu, zuen guztia eman baitzuen", azaldu dute.
 
Larunbatean bere gorputz pisua 52 kiloko izan zen eta 55 kilo kategorian parte hartu zuen. Arrankadan 70 kilo altxa zituen eta bi denboratan, berriz, 90 kilo altxatzea lortu zuen. "Zorionak eta horrela jarraitu!!!", animatu dute taldetik.
 
Neskatan, Aynabel Davila seigarren postuan gelditu zen.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!