A-15 errepidea itxita egongo da gau osoan

Ainhoa Gil 2019ko urr. 11a, 12:32

San Lorentzoko tunelean konponketa lanak egiten ari dira azken hilabetetan. Lan horiek aurrera eramateko, trafikora guztiz itxiko dute A-15 errepidea, gaur gaueko 22:00etatik, bihar goizeko 08:00ak arte. Iruñeatik Andoain aldera datozen ibilgailuek Berastegin atera beharko dute eta Andoaindik Iruñea aldera joateko ere, Berastegiraino gerturatu beharko dute gidariek, GI-2130 errepidean barrena. Pisu handiko ibilgailuei N-1 errepidea erabiltzeko gomendioa zabaldu zaie.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!