Ibon Gonzalez gogoan

Aiurri 2019ko urr. 12a, 18:41

Tolosako San Esteban auzoko lasterketaren 32. edizioan, Tolosa CFko lasterkariek omenalditxoa egin diote Ibon Gonzalez zizurkildarrari. Jatorriz zizurkildarra, Tolosan bizi zen azken urteetan eta bi umeren aita zen. Maila bikaineko korrikalaria, Tolosa CF atletismo taldeko kidea zen, baita Zizurkilgo Danena taldekoa ere. Gaurko lasterketaren hasieran, haren aldeko hitzak izan dituzte eta omenaldia eskaini nahi izan diote. Familia bertan zen, eta oso une hunkigarriak bizi izan dira lasterketaren hasieran.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!