Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2019

Agin Laburuk batu du puntu gehien Irunen

Aiurri 2019ko urr. 20a, 20:47

Haritz Mujika, Irunen kantuan.

Irungo Amaia Kultur Zentroan izan du bigarren geldialdia Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-laurdenetako faseak. Aretoa bertsozalez bete-beteta zegoela, Agin Rezolak batu du puntu gehien. Hirugarren lekuan geratu da Haritz Mujika asteasuarrra, Beñat Lizasorekin berdinduta.

Agin Laburuk lortu du puntu gehien, 495 puntu. Beraz, azaroaren 17an Arrasaten jokatuko den final-erdian kantatuko du. Hauek izango dira gaurko saioan bertsolariek lortutako puntuazioak (taula osoa behean):

  1. Agin Laburu Rezola...................495
  2. Beñat Lizaso Alberdi.................455,5
  3. Haritz Mujika Lasa....................455,5
  4. Unai Gaztelumendi Arandia.....451,5
  5. Iñigo Izagirre Urteaga...............445,5
  6. Maider Arregi Markuleta...........425,5

Aurkezle lanetan Iban Narbaiza Cevidanes aritu da eta epaimahaiko kideak hurrengoak izango dira: Maite Sukia Olano, Zigor Leunda Eizmendi, Amaia Otxotorena Gamio, Oihana Aranguren Etxaniz eta Mikel Beloki Urkizu. Idazkari lanetan, berriz, Gorka Segurola Dorronsoro eta Joxemari Altuna Berridi aritu dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!