Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2019

Eibarren eta Azpeitian, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hurrengo final-laurdenak

Aiurri 2019ko urr. 23a, 09:38

Oihana Iguaran, Villabonako Errebote plazan kantuan.

Urriaren 26an jokatuko da hirugarren final-laurdena, Eibarren; laugarrena, berriz, urriaren 27an izango da Azpeitian. Igandeko saioan estreinatuko da txapelketaren baitan, Oihana Iguaran amasarra, aurreko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketatik zuzenean sailkatuta.

Eibarren Coliseo Antzokian izango da saioa, larunbatean, 17:00etan hasita. Hurrengo bertsolariak ariko dira kantuan:

  • Jon Maia Soria
  • Gorka Maiz Alustiza
  • Jokin Uranga Isuskiza
  • Unai Muñoa Amundarain
  • Felix Zubia Olaskoaga
  • Mikel Tapia Aierbe

Aurkezle lanak Itziar Etxezarreta Arakistainek egingo ditu eta epaimahaiko kideak hurrengoak izango dira: Maite Sukia Olano, Zigor Leunda Eizmendi, Amaia Otxotorena Gamio, Oihana Aranguren Etxaniz eta Mikel Beloki Urkizu. Idazkari lanetan, berriz, Joxemari Altuna Berridi eta Ane Errazkin Aranburu ariko dira.

Igandean, Azpeitian
Igandean, urriaren 27an, berriz, Azpeitiko Soreasu Antzokian jokatuko da final- laurdenetako saioa, 17:00etan. Sei bertsolari hauek izango dira oholtzan:

  • Alaia Martin Etxebeste
  • Oihana Iguaran Barandiaran
  • Nerea Elustondo Plazaola
  • Iñigo Mantzizidor LarranĖƒaga
  • Iñaki Gurrutxaga Zubimendi
  • Amaia Iturriotz Etxaniz

Aurkezle lanak Imanol Artola Arretxek egingo ditu eta epaimahaiko kideak hurrengoak izango dira: Maite Sukia Olano, Zigor Leunda Eizmendi, Amaia Otxotorena Gamio, Oihana Aranguren Etxaniz eta Mikel Beloki Urkizu. Idazkari lanetan, berriz Joxemari Altuna Berridi eta Silvia Etxaniz Alberdi ariko dira.

Bi saioetako irabazleak zuzenean sailkatuko dira finalaurrekoetara eta gainontzeko bertsolariek puntuazioaren arabera edukiko dute horretarako aukera.

Final-laurdenetako saioetan bertsolariek egin beharreko lanak honakoak izango dira:

  • Binaka, gaia emanda, zortziko handian hiruna bertso.
  • Binaka, gaia emanda, zortziko txikian hiruna bertso.
  • Binaka, gaia emanda, sei puntuko motzean hiruna bertso.
  • Binaka, gaia emanda, hamarreko txikian hiruna bertso.
  • Kartzela: bakarka, gaia emanda, nahi den doinu eta neurrian, hiruna bertso.

Sarrerak salgai daude, beti bezala, www.bertsosarrerak.eus webgunean eta, aurrez agortzen ez badira, txarteldegian ere eskuratu ahal izango dira larunbatean zein igandean, 16:00etatik aurrera.

Informazio gehiago:

  • Webgunea: www.bertsozale.eus/eu/gipuzkoa/gipuzkoako-bertsolari-txapelketa
  • Sare sozialak:

o Facebook: Gipuzkoako Bertsozale Elkartea o Twitter: @GBertsozale / #GBTX19
o Instagram: Gipuzkoako Bertsozale Elkartea

  • Posta elektronikoa: gipuzkoakotxapelketa@bertsozale.eus

Oihana Iguaran, hasteko gogoz
Urriaren 27an, Azpeitiko Soreasu antzokian estreinatuko da Oihana Iguaran amasarra, aurreko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketatik zuzenean sailkatuta. Txapelketa gertutik jarraitu duela azaldu du, tenperatura hartu nahian, "bide erdia egin du dagoeneko eta gogo handiarekin nago sartu eta ikusteko. Kezka ere ematen du abiadura dezentean datorren tren horretan kolpe handirik hartu gabe igotzeko kapaz izango ote garen... Baina azken batean, bertsotan egitera goaz. Neurri eta ariketa jakinak dira eta zerbait esaten saiatuko gara, gaiari sinesten dugun puntutik erantzuten. Gure esku dagoena ahalik ondoen eginda, ea aurrera jarraitzeko atetxoa zabaltzen dugun".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!