Eskualdeko odol emaileek urteko jai handia ospatu zuten Urnietan

Xabier Lasa 2019ko urr. 28a, 12:10

Eskualdeko odol emaileek urteko jai handia ospatu zuten igandean Urnietan, Oianumen. Dominak eta ikurrak banatu ziren urtean zehar kopuru jakin batera iritsi diren emaileen artean.

Usurbilko odol emaileen delegaritzari egokitu zaio ekitaldia antolatzea aurten. Era horretan, bertako Orbeldi dantza taldeko dantzariek dantza emanaldia eskaini zuten jaiari hasiera emateko. Eta ondoren, Agurtzane Solaberrieta Usurbilko alkateak hitza hartu zuen.

Odol emaile guztiei eskerrak emanez eta aitortza eginez ekin zion hitzaldiari: “Eskerrak zuei, hainbeste emateagatik. Zuek bezalako odol emaileengatik bizi baitira asko, edo bizi gaitezke asko. Izan ere, nork daki gutako bakoitzak zer patu daukagun, edo nolakoa izango dugun biharko eguna. Nik oso gustukoa dut Eduardo Galeano idazle uruguaiarraren honako esaldi hau: "jende txiki asko, leku txikietan, gauza txikiak eginez mundua alda dezakete". Nirekin daraman lelo horietakoa da, nire bizi jardun eta bizi politikoa zipriztintzen duen filosofia eta praxia. Zuek, odol emaileek, horixe bera egiten duzue. Seguru nago, mundu honetan ez dagoela hau baino ekintza solidarioagorik, eta gainera, eraginkorragorik. Irakurri dudanez, odol emate bakoitza, hiru bizitza gehiago dira”.

Hitz horiek entzunda, ekitaldiaren muinera jo zuten: esker oneko dominak eta ikur berezien banaketa, odol emate kopuru jakin batera iritsi diren odol emaileen artean.

Banaketa amaituta, tradiziozko familia-argazkia atera, eta bazkaritara joan ziren ekitaldira gerturatu ziren odol emaile guztiak.

 

Eskualdean aurten omenduak

 

* Urnietatik:

- 25 adiz edo gehiagotan eman dutenak: Lourdes Agirretxe, Izaskun Aizpurua, Fantzisko Jabier Matxinandiarena, Leire Peñagarikano eta Gemma Sanchez.

- 50 aldiz edo gehiagotan eman duen gizonezkoa: Tomas Pellejero.

- 75 aldiz edo gehiagotan eman duen gizonezkoa: Joxe Ramon Jauregi.

- 80 aldiz edo gehiagotan eman duen emakumea: Santiaga Sanchez.

- 100 aldiz edo gehiagotan eman duena: Begoña Vicente.

 

* Andoaindik:

- 25 aldiz edo gehiagotan eman dutenak: Nekane Etxenagusia, Javier Garcia, Jose Felipe Infante, Xabier Lekuona, Jose Macias, Mikel Mancisidor, Joxe Krutz Oiartzun, Moises Pablos, Mari Jose Sunsundegi, Julen Torregaray, Kontxi Urkola eta Juan Mari Zuriarrain.

- 50 aldiz edo gehiagotan eman duen gizonezkoak: Antonio Eizmendi, Jose Luis Guedejo eta Bittor Perez de Obanos.

 

* Amasa-Villabonatik:

- 25 aldiz edo gehiagotan eman dutenak: Gurutz Galarraga, Jesus Maiza, Coronacion Nabaroa, Jone Rodriguez eta Nieves Sobrado.

- 40 aldiz edo gehiagotan eman duten emakumezkoak: Rosa Amondarain, Maria jesus Mendizabal eta Sara Puga.

- 50 aldiz edo gehiagotan eman duen gizonezkoa: Jose Inazio Martinez.

- 75 aldiz edo gehiagotan eman duen gizonezkoa: Juan Mari Iturzaeta.

 

* Zizurkildik:

- 25 aldiz edo gehiagotan eman duena: Miren Argaya.

- 50 aldiz edo gehiagotan eman dutena: Joxe Manuel Arruti eta Iñaki Urkola.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!