Euren final-laurdenak irabazita, zuzenean sailkatu dira honako bertsolariak:
Eñaut Martikorena Lizaso.
Agin Laburu Rezola.
Jon Maia Soria.
Oihana Iguaran Barandiaran.
Beñat Gaztelumendi Arandia.
Puntuazioz sailkatu dira, aldiz, hurrengoak:
Iñigo Mantzizidor Larrañaga.
Nerea Elustondo Plazaola.
Alaia Martin Etxebeste.
Jokin Uranga Isuskiza.
Iban Urdangarin Lardizabal.
Amaia Iturriotz Etxaniz.
Unai Mendizabal Jauregi.
Iñaki Apalategi Astigarraga.
Asier Azpiroz Iztueta.
Beñat Lizaso Alberdi.
Haritz Mujika Lasa.
Ane Labaka Mayoz.
Unai Gaztelumendi Arandia.
Eskualdeko hiru ordezkarik lortu dute, beraz, finalaurrekoetarako txartela; Oihana Iguaran, Unai Mendizabal eta Haritz Mujikak. Beñat Iguaran amasarrak ez du sailkatzerik lortu.
Finalaurrekoen fasean sartzera doa txapelketa. Azaroaren 17an, Arrasateko Uarkape Pilotalekuan abestuko du Unai Mendizabal zizurkildarrak. Eñaut Martikorena, Agin Laburu, Nerea Elustondo, Iñaki Apalategi eta Unai Gaztelumendi izango dira lehiakideak.
Abenduaren 1ean, Tolosako Usabal Kiroldegian arituko dira Haritz Mujika asteasuarra eta Oihana Iguaran amasarra. Haiekin batera arituko dira Jon Maia, Jokin Uranga, Iban Urdangarin eta Beñat Lizaso.
Sarrerak salgai dira bertsosarrerak.eus gunean.