Infantil, junior eta senior mailakoek Neguko Ligari ekin diote

Infantilek, juniorrek eta absolutuek larunbatean izango dute Neguko Ligako bigarren jardunaldia Ordizian.

Urriaren 26an Buruntzaldea Igeriketa Kirol taldekoak Lasarte-Oriako Maialen Chorraut igerilekuan lehiatu ziren, denboraldiko eta neguko ligako lehen jardunaldian. Lorpenekin hasi dute neguko liga; zenbait igerilarik Gipuzkoako zein Euskal Herriko txapelketetarako txartelak lortu dituzte.

Infantil mailari dagokionez, Gipuzkoa eta Euskal Herriko Txapelketetan parte hartzeko gutxieneko “giltza” lortzea dute xede. Ezinbestekoak diren proba horietan lau estiloak barne sartzen dira; hala nola bizkar, tximeleta, krol, bular-egeriketa eta bizkar-egeriketa. Horrez gain, distantzia ertaina eta luzeko krol probak egin zituzten aurreko jardunaldian. Ez dute giltzarik lortu, baina Andoaingo Nerea Irazuk eta Izaro Audikanak Udako Txapelketetan parte hartzeko gutxienekoak lortu dituzte.

Junior eta absolutuetan, berriz, denboraldi hasierako erritmo falta nabarmendu dute Buruntzaldea Taldekoek. Hala eta guztiz ere, Yaiza Martinezek 100 metro libreko marka hobetu zuen; Nerea Santos eta Jon del Rio urnietarrek ere markak gainditu zituzten, 100 metro bizkar eta 100/200 metro bizkar probetan, hurrenez hurren.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!