Ekitaldian Hernaniko Udaleko, Beterri-Buruntza Udalak-eko eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak izan dira, baita eskualdeko lanbide heziketako kideak, enpresak eta ekintzaileak ere.
Enpresen esperientziak ezagutzeaz gain, jardunaldian eragileen ekarpenak jaso dituzte Beterri Saretuz proiektuko kideek. Horrez gain, nabarmendu dute aurrera begira datozen jardunaldietan informazio hori guztia baliatuko dutela eta hausnarketa prozesuen bidez parte-hartzean oinarrituriko enpresen ekosistema sortzen jarraitzea dutela xede..