Emaitzak gauean Aiurri.eus gunean ikusgai

Hauteskunde eguna gaurkoa

Jon Ander Ubeda 2019ko aza. 10a, 08:55

Azken lau urteetan laugarren aldiz deitu dituzte Espainiako Kongresua eta Senatua osatzeko hauteskundeak. Goizeko 09:00tan ireki dituzte hauteslekuak, eta iluntzeko 20:00ak arte zabalik izango dira. 2019ko apirilaren 28an izan zen parte hartze handiarekin alderatuta, gaurkoan abstentzioaren gorakada aurreikusten da. Jarraian herriz herriko errolda, eta Gipuzkoan aurkeztu diren hamabai hautes-zerrenden izenak.

Hauxe da errolda, Gipuzkoako eta eskualdeko datuekin:

HERRIA BERTAN ATZERRIAN DENERA
GIPUZKOA 556.591 28.873 584.464
ANDOAIN 11.369 317 11.686
URNIETA 4.762 105 4.867
ADUNA 359 17 376
ASTEASU 1.161 70 1.231
LARRAUL 183 28 211
VILLABONA 4.312 124 4.436
ZIZURKIL 2.254 80 2.334

 

Gipuzkoarrek hamabi hautes-zerrenda ezberdinen artean eman beharko dute botoa:

  1. Euskal Herria Bildu (EH Bildu)
  2. Partido Socialista De Euskadi-Euskadiko Ezkerra (PSOE) (PSE-EE (PSOE))
  3. Euzko Alderdi Jeltzalea-Partido Nacionalista Vasco (EAJ-PNV)
  4. Escaños En Blanco-Aulki Zuriak (EB)
  5. Ciudadanos-Partido De La Ciudadanía (Cs)
  6. Euskadiko Langileen Alderdi Komunista/Partido Comunista De Los Trabajadores De Euskadi (ELAK/PCTE)
  7. Partido Animalista Contra El Maltrato Animal (PACMA)
  8. Elkarrekin Podemos-Unidas Podemos (PODEMOS-IU)
  9. Recortes Cero-Grupo Verde (RECORTES Cero-Gv)
  10. Bidezko Mundurantz-Por Un Mundo Más Justo (PUM+J)
  11. Partido Popular (PP)
  12. Vox (VOX)

2019a hauteskundeen urtea izan da. Apirilaren 28an Espainiako presidentetza aukeratzeko  deialdia egin zuten, zeinean Pedro Sanchez sozialista izan zen irabazlea. Hilabete eskasera udalerrietako, Foru Aldundiko eta Europako hauteskundeak deitu zituzten. Eta ekainaren 15eko udal korporazioen osaketa eta gero, Espainiako gobernuaren osaketan gorabehera handiak izan dira. Akordiorako aukera zabalak izan arren, ez da adostasunik lortu eta behin behinean dagoen gobernuak hauteskunde berriak iragarri ditu.

Gipuzkoan, eta bereziki Andoainen eta Urnietan, lau alderdiren artean banatuko dira boto gehienak: EAJ-PNV, EH Bildu, Elkarrekin Podemos eta PSE-EE. Andoainen, adibidez, 10 botoetatik 9 boto lau zerrendetako batera joan ziren. Ziurra da, bestalde, denen gainetik gailenduko den aukera abstentzioarena izango dela. Apirilekoan baino gehiago.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!