Kalejirak eta musika emanaldiak, Xexili egunean

Aiurri 2019ko aza. 20a, 10:17
Musikari eta kantari gaztetxoak Xexili eguneko emanaldia eskaintzen, Villabonako Errebote plazan.

Datorren ostiralean, azaroak 22, Xexili eguna izango da; musikarien eguna. Eta, ohi denez, kalejira eta musika emanaldiak eskainiz ospatuko dute euren eguna musikariek. Hauxe Loatzo musika eskolako kideek Aiztondo bailararako antolatu duten egitaraua:

Azaroak 22, ostirala. 18:00etan:

  • Aduna: Plazatik abiatuta.                      
  • Zizurkil: Ubare auzotik abiatuta, bukaera plazako aterpean.                    
  • Amasa-Villabona: Errebote plazatik abiatuta. Kalejirak eta kontzertuak herriko txokoetan.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!