Olentzerori dagoeneko iritsi zaio opariak aukeratzen hasteko garaia eta, lan hori errazteko, kalean da Euskarazko Produktuen Katalogoa. Adin guztietako haur eta gaztetxoentzako egokiak diren euskarazko joko, jolas, liburu, komiki, musika, aldizkari..., biltzen dira bertan, adinen arabera sailkatuta. Katalogoaren paperezko edizioa kalean da dagoeneko, eta interneten ere aurki daiteke: www.katalogoa.eus