2019/11/25 18:30 - 20:00

Elkarretaratzea

Indarkeria matxistaren aurkako eguna

Indarkeria matxistaren aurkako eguna
Aiztondo bailara, Eskualdea

Azaroaren 25a, Emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna da. Aiztondoko herritan, hainbat ekitaldi dago aurreikusita, tarean, Aiztondoko Mugimendu Feministak bultzatutako elkarretaratze bateratua:

Asteasu

18:30 Elkarretaratzea. Aurten eraildako emakumeen izenak irakurriko dituzte ekitaldiari hasiera emateko. Udalak egindako adierazpen instituzionala ere irakurriko dute. Usarrabi abesbatzako kideek abestuko dute eta, ekitaldiari amaiera emateko, gaztain-erreak jango dituzte. 

Zizurkil

19:15 Elkarretaratzea Joxe Arregi plazan.

Amasa-Villabona

11:30 Ikastetxeetako ikasleen kalejira, Malkar plazatik abiatuta. Erreboteko plazan elkartuko dira, ekitaldia ospatzeko.

Amasa-Villabonako Udalak, adierazpen instituzionala prestatu du.

20:00 Elkarretaratzea, Malkar plazan. 

Aduna

18:30 Elkarretaratzea, Adunako plazan. Egunarekin bat egiten duen testua irakurri ondoren, Irantzu Varelaren "El nunca me pego" dokumentala izango dute ikusgai Kultur aretoan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!