Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2019

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalera joateko autobusak

Aiurri 2019ko aza. 28a, 09:14

Abenduaren 14an izango da finala Ilunben 17:00etan eta Harituz Tolosaldeko Bertsozale Taldeak autobusak antolatu ditu Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalera joateko. Autobuserako txartelak 10 eurotan daude salgai eskualdeko herrietan.

Autobusa Asteasutik abiatuko da 15:00etan autobus geltokitik. Zizurkilera 15:05etan iritsiko da Oria fabrika pareko geltokira; handik Villabonako Elduaien Hizkuntza Eskolaren aurrean egingo du geldialdia. 15:15etan Andoaingo Txoperako geltokira iritsiko da. Itzulera ordua, berriz, finala amaitu eta orduerdira izango da.

Izen-ematea
Autobuserako txartelak 10 eurotan daude salgai Villabonako Amasa kafetegian, Zizurkilgo Iriarte jatetxean, Asteasuko kultur etxean, Andoaingo Ernaitza liburu-dendan edota harituz.bzt@gmail.com helbide elektronikoan eta 628 912 230 telefono zenbakira deituta. Online ere bai ondorengo helbidean: bertsosarrerak.eus

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!