Sagardoaren kultura

Sagardo Apurua ekimena abenduaren 6tik 9ra ospatuko da Donostian

Aiurri 2019ko abe. 4a, 16:57

Seigarren urtez antolatuko da aurten Sagardo Apurua ekimena. Sagardoa Route-k eta Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak antolatu dute. Donostiako Boulevart plazan kokatu dute karpa, Igartubeitu baserriaren eta museoaren itxuraz apaindurik.

Egitaraua:

Abenduak 6, ostirala

11:30 - Sagardo Berriaren eta baserriko produktuen iritsiera Frantzia pasealekura.

11:30 - Aitor Mendiluze eta Agin Labururen bertso solasaldia, garai bateko ohitura zaharrari hitza jarriz.

11:45 - Sagardo Berriaren eta baserriko produktuen garraioa Sagardo Apurura.

12:30 - Sagardo Apurua 2019 inaugurazio ekitaldia – Hika teatroaren estreinaldia SAGAR HARAGIZ emanaldiarekin.

18:00 - Txerri errea dastatzeko aukera (bukatu arte).

19:00 - Dastatze gidatua (3 pintxo eta 3 sagardo).

20:00 - Dastatze gidatua (3 pintxo eta 3 sagardo).

Abenduak 7, larunbata

10:30 - Uzta berriaren aurkezpena 7 lurraldeen izenean .

13:00 - Dastatze gidatua (3 pintxo eta 3 sagardo).

19:00 - Bertso-dastatze musikatua Aitor Mendiluze eta Unai Agirre bertsolariekin eta Imanol Kamio musikariarekin.

20:00 - Miren Narbaizaren kontzertua MICE aurkeztuz.

Abenduak 8, igandea

11:30 - Museo enogastronomikoen sarearen tailerrak: Sagardoetxea, Igartubeiti, Gaztaren Interpretazio Zentroa, Txakolingunea y Gatz Museoa. Bakoitzak 40 minutuko tailerrak eskainiko ditu ordena honetan, 15:00ak arte.

11:30 - Sergio Nguema – Kale dantzaren Masterclassa.

13:15 - Sergio Nguema – Kale dantzaren kalejira.

13:30 - Sergio Nguema  KONTZERTUA  – sagar muztio naturalaren dastatzea.

14:00 - Juan Di Lago DJaren eskutik itxiera jaialdia.

Abenduak 9, astelehena

13:30 - Harrera.

14:00 - Bazkari maridatua: Euskal sagardoak bertako produktuekin uztartuko dituen otordua izango da jatetxeetan eman daitezkeen aukerak azaltzeko Diametro 200 jatetxearen eta Luis Irizar eskolaren eskutik.

18:00-18:45 - Dani Corman. Nazioarteko Sagardoak.

19:00-21:00 - Show Room-a Euskal Sagardoa.

*Show Room-a dagoen bitartean, Euskal Herriko gaztak eta Eusko Labela duten haragiak modu desberdinean prestatuta dastatzeko aukera izango da Txomin Parrillaren eskutik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!