Gabonak 2019

Urteari amaiera emateko lasterketak

Aiurri 2019ko abe. 27a, 07:00

Elkartasun lasterketa Asteasun, urte amaierako lasterketak Amasa-Villabonan, Andoainen eta Urnietan... eskualdean lasterketa ezberdinetan parte hartzeko aukera dago.

ASTEASU
Abenduak 29, igandea.

  • 11:00 Izen-ematea.
  • 11:30 Haurrak.
  • 11:40 Gazteak.
  • 12:00 Helduak.

ANDOAIN
Abenduak 31, asteartea.

Urtezaharreko "Lasterka itzuli" lasterketa.

  • 09:00-10:30 Izen-ematea  Zumea plazan. Abenduaren 30ean ere eman daiteke izena 18:00etatik 20:00etara. Bertan jaso daiteke dortsala.
  • 11:30 Urte zaharreko lasterketa.

Lasterketaren amaieran sariak eta opariak banatuko dituzte.

VILLABONA/ZIZURKIL
Abenduak 31, asteartea.

Urtezaharreko XXXVI. lasterketa.

  • 15:45 Haurrak.
  • 16:30 Helduak.

Villabonako Zunbeltz eta Zizurkilgo Urkamendi elkarteek elkarrekin antolatzen dute urtezaharreko lasterketa, 6,5 kilometroko luzera duena.

Izen-ematea doakoa da eta egunean bertan eman daiteke izena Urkamendi elkartean 11:00tatik aurrera, edo herrikrosa.eus webgunearen bidez.

Lasterketaren amaieran sariak eta opariak banatuko dituzte.

URNIETA
Abenduak 31, asteartea.

Urtezaharreko lasterketa.

  • 16:30 Lasterketaren hasiera San Juan plazatik.  Izen-ematea arratsaldean bertan (15:00-16:00) San Juan plazan bertan.

Lasterketaren amaieran sariak eta opariak banatuko dituzte.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!