Lehen lerroan pankartari helduz abiatu dira manifestazioan Amasa-Villabonako, Adunako, Zizurkilgo eta Asteasuko alkateak. Zizurkilgo Joxe Arregi plazatik abiatuta, Villabonatik barrena, Errebote plazan amaitu da manifestazioa txalopean. Herritar ugarik egin dute bat manifestazioarekin.