Euskalduna Mendigoizale taldeko kideek aspalditik datorren usadioari eutsi egin zioten atzokoan ere, eta biziki eskertu zieten urteari ongietorria emateko Adarramendira igo ziren mendizaleek. Nerea Bueno taldeko kideak adierazi zuenez, goizeko 07:30etan hasi ziren salda beroa banatzen, eta etengabe aritu ziren eginkizun horretan, harik eta 12:00ak pasatxo ahaitu zitzaizkien arte gora igo zituzten 150 litroak.
2020 urt 02 Andoain