2020ko urtarrilaren 11n “Orain Presoak” lelopean euskal presoen alde Bilbon eta Baionan egingo diren manifestazioetara joateko autobusak antolatu dituzte Urnietako eta Andoaingo Sarek.
Lehena 17:00etan abiatuko da La Casillatik, eta, bigarrena, 15:00etan Laugatik. Bertaratu nahi dutenek aurrez izena eman behar dute ondorengo lekuetan:
- Andoaingo Irunberri elkartean.
- Urnietako Bikain okindegian.
Autobusen irteera ordua ondorengoa izanen da:
- Baionarako autobusa 14:00etan.
- Bilborako autobusa 14:30etan.