Sagardoaren kultura

Txotx garaiari buruzko artikulu sorta Aiurri astekarian

Aiurri 2020ko urt. 22a, 07:18

Txotx garaia abiatu berri da eta, urtero bezala, Aiurri astekariak arreta berezia eskaini dio. Sagardoaren bihotzean baitago Beterri-Buruntza, sagasti eta sagardotegi ugari baitago Andoainen, Urnietan, Hernanin eta Astigarragan. Artikulu sorta ezberdinetan, Aiurri sektoreko eragile garrantzitsuekin elkartu da.

Amaia Zubeldia Sagardoa Routeko ordezkaria on line erreserben igoeraz mintzatzen da, eta Jon Mikel Arruabarrena andoaindar gaztea bere gain hartu duen Mizpiradi sagardotegiaz. Aiurrik, bestalde, Hernanin elkartu zituen Eulako Aitor Iguaran, Itsas Buruko Jon Pagola eta Euskal Sagardoa jatorri izendapeneko arduradunetako Unai Agirre.

Aste honetako Aiurri astekarian aurkitu ahal izango dira eduki horiek guztiak. Harpidedunek, gainera, txotx garaiko kantu liburuxka klasikoa jasoko dute etxean. Kantuak, bertsoak, eta nola ez, babesa agertu duten sagardogileen informazioa.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!