U30 Greba Orokorra

Greba egiteko arrazoi nagusiak

Jon Ander Ubeda 2020ko urt. 23a, 11:02

@Kronika

Sindikatuak ari dira, nagusiki, Greba Deialdiaren komunikazio lana bideratzen. Hauxe da ELAk eta LABek Greba Orokorra egiteko argudiotegia:

Greba egiteko arrazoiak zeintzu dira? Laburbilduz, hauexek: Zapatero eta Raxoiren lan erreformak bertan behera uztea, pentsiodunei ezarritako murrizketekin haustea, eskubide sozialak bermatzea edo Lan harremanetarako eta babes sozialerako esparru propioa eskatzea.

BAT
Lan erreformak bertan behera:

  • "Herrialdeko hitzarmenen aplikazioa lehenestea estatu mailako hitzarmenen gainetik".
  • "Beheko esparruko hitzarmen batek goragoko esparruko beste baten baldintzak okertzeko aukerarik ez izatea".
  • "Lan eskubideetan egindako murrizketak atzera botatzea".

BI
2011 eta 2013ko pentsio murrizketak indargabetzea:

  • "Erretiroa 65 urteetara".
  • "Erretiro aureratua 61 urterekin, 30 urte kotizatu badira".
  • "Pentsioa kalkulatzeko 15 urte hartzea kontuan".
  • "Pentsioetan KPI-a bermatzea".
  • "Pentsioen jasangarritasun faktorea kentzea".

HIRU
Pentsioen inguruko aldarrikapen osagarriak

  • "1080 euroko gutxieneko pentsioa".
  • "Pentsio sistemaren finantziazioa bermatzea, kotizazio sozialen eta zergen bidez".
  • "Lanaldi partzialeko kontratuetan kotizazioak zenbatzerakoan zigorrik ez aplikaztea. Lan egindako egun bakoitzeko, kotizatutako egun bat konputatzea".

LAU
Eskubide sozialen bermea

  • "Menpekotasun egoeran dauden guztiei laguntza zerbitzu publiko, unibertsal eta doakoa".
  • "Diru sarrerak bermatzeko errenta %100 ean parekatzea lanbide arteko gutxieneko soldatarekin. Eta azken hori %50ean igotzea. Bi pertsonak osatutako  ohiko unitatean, eta beste %50 3 pertsona edo gehiagoko unitatearekin".
  • "Alokairu sozialeko etxebizitza bat eskuratzeko eskubidea legez bermatuz".

BOST
Esparru propioa

  • "Lan harremanetarako eta babes sozialerako esparru propioa".
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!